Lezoko puntu ilunak identifikatuko ditu Gaxuxak, tailer baten bitartez
Lehenik puntu ilun horiek zerrendatuko dituzte, eta ondoren bertara joango dira. Otsailaren 7an egingo dute tailerra, 10:00etan hasita.
Lezoko puntu ilunen gaineko lanketa egingo du Gaxuxa Emakume Elkarteak otsailaren 7an. Horretarako tailerra antolatu du, bi zatikoa. Lehenean herriko emakumeak zein tokitan sentitzen diren segurtasunik gabe aztertuko dute, eta bigarrenean, toki horietara joango dira.
Otsailaren 7ko tailerra 10:00etan hasiko da, eta Gaxuxaren lokalean egingo dute. Aurkezpenaren ondoren, 10:30en puntu ilunak zerrendatzeko prozesua hasiko dute, 11:30ean horietara joateko (horien informazioa jasoko dute).