Kontxa Murgia oroituko dute berriz ere Oiartzunen
Juanba Berasategiren dokumental bat eta Kepa Junkeraren kontzertua egingo dituzte herrian, ohiko omenaldi ekitaldiarekin batera.
- Hilak 29 (osteguna): 19:00etan, udaletxeko areto nagusian, Juanba Berasategiren Galiziarrak Euskal Herrian dokumentalaren proiekzioa, eta ondoren, mahai-ingurua Xose Estevez historialariarekin.
- Hilak 30 (ostirala): 20:30ean, udaletxeko areto nagusian, Kepa Junkeraren kontzertua, doan. Galiza diskoa aurkeztuko du bizkaitarrak, eta Manu Gomez eta Dani Lumbreras gaita jotzaileen laguntza izango du.
- Hilak 31 (larunbata): lore eskaintza egingo diote Kontxa Murgiari bera jaio zen etxean, Manuel Lekuona Bibliotekan, 12:00etan hasita. Desfilea egingo dute udaletxetik bertara, txistulari eta gaitza jotzaileekin.