Eskalantegi kalea itxita egon da gas isurketa baten ondorioz
Kalearen Donostiako aldean egiten ari diren lan batzuen ondorioz gertatu da isurketa.
Gaur eguerdian itxita egon da Pasai Antxon Eskalantegi kalea, Molinaora bidean. Lanean ari dira kalearen Donostiako aldean, bulegoen eraikinaren inguruan, etxe berrien parean. Lan horien ondorioz gertatu omen da isurketa.
Suhiltzaileak bertaratu dira, baita Donostiako udaltzainak ere, eta kalea itxi egin dute Molinaora bidean. Ez autoei, ez eta oinezkoei ere ez diete baimendu pasatzerik kalea moztuta izan duten bitartean. Gasa eten egin behar izan dute. 14:30ak inguruan, baina, kalea zabaldu dute berriro ere.