Akordioa lortuta, lanera itzuli dira izotz fabrikako langileak
Honenbestez, bertan behera geratu da gaurtik aurrera iragarrita zegoen greba mugagabea
Pasaiako arrandegian normaltasuna nagusi. Izotz fabrikako langileek lan hitzarmena berritzeko akordioa lortu dute zuzendaritzarekin, eta honenbestez lanean ari dira gaur, normaltasuna osoz, arrandegiko bezeroek behar duten izotza ekoizten, ohi bezala.
Lehengo astean bi egunez egin zuten greba izotz fabrikako langileek, kofradiari beren lan hitzarmena berritu zedin eskatzeko. Erantzunik ezean, gaurtik aurrera greba mugagabea egingo zutela iragarrita zuten langileek, baina, az da halakorik behar izan, tartean akordioa adostu dutelako.