Bost bilketa puntu egongo dira: Ergoien, Gurutze, Karrika eta Ugaldetxo auzoetan. Ostegun arratsean utzi behar dira plastikoak.
Belar bolak
Iazko esperientzia errepikatuz, aurten ere belar bolen plastikoa biltzeko erabakia hartu du udalak. Zerbitzu hori emango die silo plastikoa erabiltzen, eta behin bolari kenduta soberan dagoen duten baserritarrei udalak.
Ostegun arratsean utzi behar dira plastikoak, eta ostiralean jasoko dira. Plastiko horiek bestelako hondakinik gabe egon beharko dute.
Bilketak bost puntutan egingo dira. Honakoak:
- Ergoienen: Arbelaitz bidearen sarreran.
- Gurutzen: Bizardia elkartearen aurrean.
- Karrikan: Gaintzabal bidearen sarreran.
- Ugaldetxon (bi puntu): Zerradi poligonoko ekarpen gunean eta Txaparreko zintzilikarioen ondoan.
Informazio gehiago nahi duenak 902 49 11 11 telefono zenbakira dei dezake (Atez Ateko Informazio Bulegoa.