Saretuzek adierazi duenez, afarian lortzen duten dirua bost urte familia ikusi gabe daraman kide batentzako izango da.
Saretuzen I. Inauterietako Afaria
Iazko Inauterietan estreinakoz egindako esperientzia errepikatu nahi du Saretuzek. Horrela, datorren ostiralean, II. Inauterietako Afaria egingo dute Hibaika elkartean. Txartel bakoitzak hogei euro balio ditu —langabe eta ikasleek hamar euro ordaindu beharko dute—. Saretuzek adierazi duenez, lortutako dirua bost urte familia ikusi gabe daraman kide batentzako izango da. Izena eman nahi dutenek
galdetegi hau bete beharko dute, osteguna baino lehen.
Adierazi dutenez, euren buruaz barre egingo dute afarian, eta mozorrotuta agertzeko deia egin dute.