Oianleku inguruan egingo dute zuhaitz landaketa
Girizia elkartearen 29. urteurrena ospatzeko ohiko zuhaitz landaketa egingo dute. Lehen data aldatuta, martxoaren 8an (igandea) egingo dute landaketa hori, Oianlekun.
Karrikatik abiatuko dira egun horretan, 09:00etan, Oianleku aldera. Hango txabolan egingo dute hamaiketakoa, norberak eramandakoarekin. Sagardoa eta ardoa taldearen kontura izango dira. Zuhaitzak landatu eta gero, bazkaria egingo dute Karrikako Artaso elkartean.
Bazkarirako izena Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian eman daiteke. Bestela ere
Giriziaren webgunea prest dago horretarako.