Bi dendatan lapurtzen saiatzeagatik atxilotu dute gizon bat
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 46 urteko gizon bat atxilotu zuten bart goizaldean, bi dendatan lapurtzen saiatzea egotzita. Adierazi dutenez, herritar batek dei egin zien gizon bat lapurtzen saiatzen ari zelakoan. Poliziak hurbildu zirenean, lekukoak emandako ezaugarriak zituen gizona ikusi zuten, eta zauri bat zuen hatz batean, eta bihurkin bat ezkutatuta zeraman. Gozotegi batean eta arropa denda bateko sarrerak bortxatuak izan zirela atzeman zuten, baina barrura inor ez zela sartu egiaztatu zuten. Horregatik, gizona atxilotu zuten.