Batzar orokorra egingo du ELA sindikatuak bihar
Batzarra amaituta elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan
Eskualdeko batzar orokorra egingo du ELA sindikatuak bihar Reyna aretoan. 10:00etan hasiko da batzarra eta besteak beste egoera sozialaz ariko dira eta karta sozialaz eta martxoaren 14ko Iruñea eta Bilboko mobilizazioaz.
Baztarra amaituta elkarretaratzea egingo dute sindikatuko kideek Herriko Plazan.