EH Bilduk
Burujabetzaren hariak zikloaren lehen hitzaldia egingo du datorren larunbatean. Mikelazulon izango da, 10:30etik aurrera, eta bertan Mario Zubiaga EHUko irakasleak hartuko du parte.
Estatugintza prozesua Euskal Herrian gaia aztertuko dute. Pentsamendu kritikorako foroak duela lau asterako antolatu zuen hitzaldia, baina atzeratu behar izan zuten.
Koalizio ezkertiar eta soberanistak gogorarazi duenez, hitzaldiaz gain, eztabaida sustatu nahi dute parte hartzaileen artean. Horretarako, txosten bat banatuko dute. Izena eman dutenek, Mikelazulon jaso dezakete, eta bestela mezu elektroniko bat
bidali beharko dute izena emateko.