Zirkua. Horixe aurten Pasai Donibanen inauterietarako hautatutako gaua. Ohi bezala barrutiko erretiratuek dinamizatuko jaia. Bihar, ostirala, beren egoitzan egingo dute festa, goizez, baina larunbatean herri osoarekin partekatuko dute azken asteotan mimoz landutako guztia; desfilean egingo dute goiz eta arratsaldez, eta eguerdian bazkaria Ontziola jatetxean.
Gazte sanjuandarrek, bestalde, Ernaik 18:00etatik aurrera egingo duen desfilean bilduko dira, eta gauen gazte afaria egingo dute Bixi-Bixi elkartean.
Egitaraua
Ostirala
11:30: erretiratuentzako jaia aiton-amonen aterpean.
Larunbata
11:00: desfilearen irteera Santiago plazatik Meipira. Meipin dantza egingo dute, eta ondoren alde zaharrera bueltan, eliza atarian ikuskizuna antzeztuko dute.
14:30: herri bazkaria erretiratuen egoitzako Ontziola jatetxean.
18:00: Ernaik antolatuta, gazte poteoa plazatik hasita.
18:30: Ontziolatik plazara, zirkuaren desfilea.
21:00: gazte afaria Bixi-Bixi elkartean.