Donibanen egitekoa da Gipuzkoako Batelen Ligako bosgarren estropada, egiazki lehena
Batelak Pasaiako badian
Aurreko lau jardunaldiak eguraldi eskasagatik bertan behera geldituta, Gipuzkoako Batelen Ligako bosgarren jardunaldia egitekoak dira igandean, 10:30ean hasita, Donibanen. Hori bai, aurreko lauetan ez bezala, eguraldiak laguntzen badu. Igandeko aurreikuspenek ez dute aparteko eguraldi narratsik ematen.
Bosgarren jardunaldia izango da aurrekoak, egutegiaren estuasunagatik, ez direlako berreskuratuko. Hortaz, igandean bakatuko dituzte ligaren barruko lehen puntuak. Bertan izango dira Oarsoaldeko arraun elkarte ia guztietako ordezkariak. Orotara, Gipuzkoa osoko ia 100 batel izango dira lehian Donibanen haur, promesa, kadete, gazte eta senior mailetan.
Estropada 10:30ean bada ere, 09:00etan egingo dute ordezkarien bilera Donibaneko udaletxe zaharrean. Aldagelak Pasai Donibane-Koxtape Arraun Elkarteak Bizkaia aldean duen egoitza berrian egongo dira.