Urritzateko bailara
Urritzate eta Aritzakun bailarak zeharkatzeko irteera egingo du Girizia Mendizale Taldeak martxoaren 1ean. Ipar eta Hego Euskal Herria lotuko dituzte oinez, “eta Euskal Herriko txoko ezkutuenetako bat ezagutzeko aukera egongo da”, esan dute mendizaleek. Zazpi ortu eta erdiko bidea da. atseden tarteak barne.
Txangoan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian eta
taldearen webgunean egin daiteke hori. Prezioa 18 eurokoa da, eta aldez aurretik 10 euro ordaindu behar dira.
Martxoaren 1ean 07:30ean aterako dira partaideak, Haurtzaroko aparkalekutik, autobusez Itzulegiko lepora.