Lau auto guztiz kiskali ditu sute batek
Goizaldeko 03:30 inguruan piztu da sutea Bersalles auzoan, dorrearen aparkalekuan. Lau auto guztiz erre ditu, eta beste dozena erdiri eragin die. Suhiltzaileak joan dira, eta ordu eta erdi behar izan dute sugarrak itzaltzeko.