Stock azoka egingo dute herriko hainbat komertziotan
Bihartik larunbatera bitartean, Errenteria-Oreretako hainbat komertziok stock azoka egingo dute, bakoitzak euren lokalean. 10:00etatik 13:00etara, eta 16:30etik 20:00etara irekita egongo dira, ohiko moduan.
Hauek izango dira parte hartuko duten komertzioak: Amy, Arry, Ayma, Bambola, Batitz, Benetton, Bitxikolore, Cotton, Danzarin , Diskparate, El armario de Colores, Goxo Goxo, Halaxe, Hache, Alazne, Lirain, Kalima, Mala, Marigorri, Naïf, Nola, Peka2, Rosmi, Sare, Top &Top eta Xuxurla.