Landa eremutik heritarrak herria hurbiltzeko zerbitzuak dira biak, goizez edo arratsaldez
Oiartzuarrak landa eremutik herrira hurbiltzeko dira bi egitasmoak
Landa eremuan bizi diren oiartzuarrek, adinekoek eta ezintasunak dituztenek batez ere, sostengua eman diete Bidez Bide eta Bidelagun programei. Hala erakusten dute iazko datuek: 5.088 erabiltzaile izan zituzten. Bidez Bide goizetako zerbitzua da, landa eremuan bizi diren adinekoak enkargutara edo medikura hurbiltzeko baliagarri dena; Bidelagun, berriz, nekazal eremuko bizilagunak sozializazioa bilatzen du, euren baserrietatik ekintza ezberdinak egitera eramanaz.
Egokitutako ibilgailu batekin egiten dira biak ala biak, eta Oiartzungo Udaleko Gizarte-Ongizate zerbitzuek nahiz Behemendik kudeatzen dituzte bi zerbitzuak.
Horrela, gaiaren gaineko informazio gehiago behar duenak Gizarte-Ongizate sailera jo dezake.