Aroia Makuso pianista oiartzuarrak kontzertua emango du udaletxean, Xavier Pimbert zeharkako txirula jotzailearekin
Aroia Makuso, artxiboko argazki batean
Oiartzungo Udalak antolatua, eta Korrika Kulturalaren barruan, Aroia Makuso pianista oiartzuarrak kontzertua emango du ostiralean (hilak 27), Xavier Pimbert zeharkako txirula jotzailearekin batera. 20:00etan hasiko da musika klasikoko emanaldia.
Azken urteetan Parisen egin du karrera Makusok, hortaz, propio etorriko da sorterrira kontzertua ematera. Benoit-le-Foret-ekoa (Frantzia) da Pimbert, eta zeharkako txirulaz gain, saxofoia eta pianoa ere jotzen ditu, klasikotik hasita jazz-era.
Franz Schubert, Frederic Chopin edo Vittorio Montiren lanak joko dituzte, besteak beste, bi musikari gazteek.