Bekoerrotan egingo den Markelen Irria Egunean izango dira Lezoko hiru pailazoak larunbatean
Trapujale ikuskizuna irudian. Lezoko pailazoen lehena.
Babarrun jate baten bueltan sortu zen Korri, Xalto ta Brinko pailazo taldea sortzeko ideia. 1999. urtea zen, eta proiektua egi bihurtu zutenetik hamabost urte bete dituzte oholtzaz oholtza haurren aurpegietan irriak marrazten. Xaltok, Mikel Susperregik, ongi baino hobeto oroitzen du Brinkok sudur gorria jarri eta “pailazo talde bat egingo dugu” esaldia bota zuenekoa. Enbido hari, Xaltok ordagoa bota omen zion, “eta bion artean Korri sartu genuen saltsa honetan”, esan du Susperregik.
Haur eta gazteen aisian eta heziketan eskarmentu handia zuten hirurek: “Esperientzia hori guztia jarri genuen egitasmoan, euskara erdigunean jarriz, noski. Asmoa Lezoko pertsonaiak eta istorioak zabaltzea zen”.
Trapujale, lehen emanaldia
Trapujale izan zen hiru pailazoen lehen lana, 2000. urtekoa. Trapujalerekin batera, Mari Nazkane, Zirikuak eta Lezoko Inauteria txertatu zituzten ikuskizunean, horiek haurrei ezagutarazteko asmoarekin.
Herriko olinpiadetan heldu zen gero. Saio horretan Lezon urte batzuetan hain arrakastatsuak izan ziren herri olinpiadetaz aritu ziren.
Zabarre ikuskizunean, berriz, Lezoko pirata hartu zuten ardatz. Ondoren iritsi ziren,
Show berria prestatzen,
Artista bat naiz ni,
Kantari,
Esketx ederrena, eta
Dantzan ikuskizunak.
Ipuingintza eta diskoak
Ikuskizunekin batera haurrei begira bestelako lanketak egin dituzte hamarkada eta erdian. Nerabezarora ikuskizun horiekin guztiekin
Dantzan diskako argazkietako bat.
hamar ipuinez osatutako
Ixerka bilduma eta
Kantari eta dantzan diskoekin iritsi dira.
Markelen aldeko jaialdian
Urteurren berezirako hitzordu berezia aukeratu dute Korri, Xalto ta Brinkok. Larunbatean, Bekoerrota kiroldegian eta 16:30etik aurrera egingo den Markelen Irria Egunean izango dira, Markelekin batera.
Bertan, hasteko, Markel Merinoren gaixotasunaren gaineko azalpenak emango ditu aditu batek; ondoren Marsel Magoak hartuko dio txanda. Korri, Salto ta Brinkok emanaldia egingo dute ondoren, “orain hamabost urteko lehena bezala, Bekoerrotan, eta oholtzarik gabe”. Sorpresatxoa izango dela aurreratu du gainera, Xaltok. Eskulanak eta aurpegia margotzeko aukera ere egongo da, baita zozketak nahiz elkartasun pintxo-potea ere.
Elkartasun jaialdirako sarrerak bost euroan daude salgai Lezoko Sorgin tabernan, eta Errenteria-Oreretako Xuxurla dendan, Kerala tabernan, eta Ainhoa Garcia ile-apaindegian.