Udalerri jasangarriaren diploma jaso du Errenteriak
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik diploma eman zion atzo Errenteriako Udalari, jasangarri izatearen aldeko apustuagatik. Tokiko Agenda 21 ebaluatu ondoren, diploma eman diote kalitatea aztertzeko programan parte hartu ondoren. Errenteriakoarekin batera, beste 40 udalek hartu zuten parte diploma banatzeko ekitaldian.
Bost faktore hartu dituzte kontuan ebaluazio sisteman: estrategikoa, zeharkakotasuna, partaidetza publikoa, operatiboa eta jasangarritasun adierazleak. Horrela, arlo estrategikoak, lidego politikoa eta tokiko ekintza planaren izaera integrala neurtzen ditu, baita agendako gainontzeko politikekin nola dagoen lerrokatuta. Zeharkakakotasunak, berriz, agendaren politikek sail guztietan zein eragina duten aztertzen du.
Horrez gain, partaidetzaren kasuan, herritarrek duten parte hartzearen mekanismoak balioan jartzen ditu, eta faktore operatiboak, berriz, ekintza planaren formulazioa. Azkenik, jasangarritasun adierazleek hobekuntzak zenbaterainokoak izan diren kontuan hartzen ditu.