Baratze Parkea
Lezoko Baratza Parkeko erabiltzaileek baratzezaintza ekologikoaren gaineko ikastaroa doan egiteko aukera izango dute. Martxoaren 24an eta 26an egingo dituzte saioak 16:00etatik 19:00etara Kutxa Ekogunean.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek ezinbestekoa dute izena ematea. Eskaera orria bete beharko dute horertarako eta hilaren 28a baino lehen,
ekogunera bideratu.
Baratzak libre
Baratza Parkean hainbat baratza plaza libre daudela jakinarazi du Lezoko Udalak, bestalde. Herritarrek aukera dute horrenbestez,
eskaera orria bete eta aurkezteko, baratza bat eduki ahal izateko. Eskaera orria udaletxeko erregistro nagusian aurkeztu behar dute interesdunek.