Txirrita AEK-ko ikasleek Korrikari ongietorria eman diote, hainbat kultur adierazpen bitartez
Ikuskizunaren bukaerako talde argazkia
Atzo aurkeztu zuten Korrika Pasai Antxon. Hori egiteko ekitaldi berezia egin zuten: bertako ikasleek hainbat kultur molde erabili zituzten ikus-entzunezkoak, musika edo margoketa kasu, Korrikarekin bat egiteko. Hori baita Korrikaren helburua, euskaraz bizitzea posible dela aldarrikatzea, euskara ikasiz, eta kulturarekin esaterako, euskara zabalduz.
Bete egin zen Kultur Etxea aurkezpenerako, goraino. Mikel Ziganda ikasleak lehenik Nepalera 2006 urtean egindako bidaiaren argazki kronika aurkeztu zuen. Ondoren, Aitor Badiola kantautoreak musika saio hunkigarria egin zuen, eta horiek bitartean, Freddy Vargasen koadroak ikusteko aukera izan zen Kultur Etxean.
Denak bukatuta, Korrikaren pankartarekin argazki erraldoia atera zuten denek. Pozik.