Alerta laranjari eutsi dio Euskalmetek; olatu handiak eta haize ufada bortitzak protagonista dira badiaren inguruan.
Olatuak badiaren barrualderaino sartzen dira
Zazpi metrora arteko olatuak neurtu zituen atzo Aztik Pasaiako bokalearen kanpoaldean duen buiak. Gaur olatuak txikiagoak dira eta egoerak baretzera jo du, baina Euskalmetek alerta laranjari eusten dio, itsaso zakarrari, euri-jasak eta haize ufada bortitzak batu behar zaizkiolako.
Obretako hesiak iraulita eta aterkiak nonahi puskatuta, baina hortik aparte eguraldi traketsak ez du bestelako kalterik eragin Pasaian, ez materialik ez eta pertsonalik ere.