Pontikako auzo elkarteak urteroko batzarra egingo du igandean
Pontikako auzo elkarteak urteroko batzar orkorra egingo du datorren igandean, euren egoitzan (Pontika kalea, 10, behea). Lehenengo deialdia 10:30ean jarri dute, eta ordu erdi beranduago hasiko da. Hainbat gai jorratuko dituzte bertan: aurrekontuak eta komisioen funtzionamendua; obrak eta egiteke dagoena eta zuzendaritza batzordearen berritzea. Erregu eta galderentzako tartea ere egongo da.