Gaur goizean egin dute legegintzaldiaren balantzea Lore Suarezek eta Izaskun Gomezek
Izaskun Gomez eta Lore Suarez, banatuko duten liburuxka aurkezten
Legegintzaldiaren balorazio “guztiz negatiboa” egin du gaur goizean PSE-EEren alkategai Izaskun Gomezek. Prentsaurrekoa egin dute gaur goizean Gudarien Enparantzako egoitzan Gomezek eta Suarezek, azken legegintzaldia “inposizioarena” izan dela nabarmentzeko. Hondakinak atez ate biltzeko sistemaren ezarpenarekin kritiko mintzo dira beste behin PSE-EEko ordezkariak, eta sistemaren kontra bildutako 4.000tik gora sinadura kontuan hartu ez izana deitoratu dute.
Iragarri dutenez, balantzea ez ezik, PSE-EEren proposamenak biltzen dituen liburuxka banatuko dute datozen egunotan pasaitarren postontzietan. Aipatu liburuxkan bost atal ezberdindu dituzte: zergak eta tasak; zerbitzu publikoak, segurtasuna, aparkalekua eta atez atekoa, eta horietan guztietan PSE-EEk zer egingo lukeen adieraziko dute, esan dutenez, beren alderdiak “pasaitarren beharrak ezagutzeaz gain, alternatibak eduki badituelako”.