UGTk salatu du udalak 150.000 euro xahutu dituela kale garbiketa bere gain hartuta
Udalak kale garbiketa bere gain hartzeak kalterako baino ez dela izan salatu du sindikatuak; sei langileren kaleratzea ekarri duela nabarmendu du UGTk eta udalak "enpresa pribatu bati behar ez zen material bat erosteko kalte ordaina ordaindu diolako kexu agertu dira.
Sindikatuak jakinarazi duenez, lehengo otsailaren 19an, udalak kale garbiketaren zerbitzua hartu zuenez geroztik kalean gelditu diren sei langileetako batek epaiketa izan zuen. UGTren arabera, udalak FCCri ordaindu dion dirua, “beharrezkoa ez zen materialaren erosketarako” ordaindu dutela adierazi omen zuen udaleko abokatuak aipatu epaiketan.
UGTren arabera, udalak FCCri ordaindu dizkion 150.000 euroak zerbitzua hobetzeko erabili zitezkeen. Izan ere, sindikatuaren arabera zerbitzua esku publikoetara itzul izanak kalteak baino ez ditu ekarri, eta udalak defendatutakoaren kontra ukatu du neurriak aurrezteko balio izan duenik.