Arkaitza taberna saria jasotzen
Inauterietako ajea pasatu den arren, oraindik mozorroek ematen dute zeresana. Izan ere, tabernen mozorro lehiaketaren irabazleak jakinarazi dituzte. Arkaitza taberna aukeratu du arte ederretan aditua den batzorde batek, eta 1.000 euroko saria lortu du, datorren urteko Inauterietan taberna mozorrotzeko. Desira tabernan egindako lana ere goraipatu dute.
Juli taberna, Interneten bozkatuena
Herri Biziaren webgunean edo facebook orrialdean, berriz, herritarrek botoa eman zezaketen, eta gehien pilatu dituena Juli izan da 1.061 jaso ditu, 2.630 bozketatik. Hauek dira taberna bakoitzak jaso dituen bozkak:
- Touring: 379.
- Juli: 1.061.
- Aker: 797.
- De Cyne Reyna: 6.
- Desira: 214.
- Benito: 74.
- Gamon 14: 5.
- Arkaitza: 14.
- Xera: 8.
- Sindikato: 6.
- Zuzen: 52.
- Noray: 4.