Astun eski estazioaren inguruan erraketekin ibiliko dira larunbata eta igandean, Herrerako Mendi Zaleak taldeko kideekin batera.
Trintxerpeko mendizaleak, erraketekin, Piriniotan
Urteroko zita dute. Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak taldeek asteburuko irteera antolatu dute elurretara. Larunbatean abiatuko dira Trintxerpetik, (hilak 28), 06:00etan, eta elurretarako erraketekin txangoak egingo dituzte bi egunetan. Aragoiko Canfranc bailaran barrena ibili, eta Escalar izeneko aintzirara igoko dira, ondoren Astuneko mendebaldeko tontorrera igotzeko. Gaua Candanchuko aterpe batean emango dute, eta igandean Somportera joango dira, handik Sansenet basoan barneratzeko. Informazio gehiagorako 943 396 055 edota 679 731 034 telefono zenbakietara dei daiteke.