'Atxuriko milagrua', Arraguako pilotalekuan
Kote Camachok film laburraren grabazio gehiago egin ditu egunotan Oiartzunen
Grabazioaren irudi bat
Atxuriko milagrua da Kote Camacho zuzendari oiartzuarrak esku artean dituen egitasmoetako bat. Pixkanaka forma hartzen ari da lana. Hala, iazko ekainean plazan egin zituen lan horren barruko grabazioak Camachok gidatzen duen lantaldeak, eta azken hiru egunetan Arraguako pilotalekuan ibili dira lana bukatzeko asmoz. Ondorengo galerian, bertako hainbat irudi.