Bihar aurkeztuko dute Altolagirre anai-arrebek diskoa, eta hilaren 13an eskainiko dute aurkezpen kontzertua, Donostiako Daba Daban.
Asko dira irrikaz itxaroten dutenak Matxet eta Marga Altolagirre anai-arreben azken uztakoa. Bihar aurkeztuko dute, Donostian, Euskal Herriko musika eszenara dantzarako erritmoak ekarriz.
Anai Arrebak taldeko kideek ibilbide luzea dute. Naizroxa, Trigger Travis, Jousilouli taldeetako kide izan dira, besteak beste. Muturreko musika sortzetik, 2010ean Anai Arrebak sortu zuten, eta disko-musika egiteari ekin zioten. Bi urte pasatu dira azken lana kaleratu zutenetik eta orain pop-a jorratzen ari dira nagusiki “ahots eta melodia itsaskorrekin”.
Aurkezpen kontzerturako sarrerak
Interneten eros daitezke jada.