“Artez jantzitako ardo dastaketa” egingo dute etzi arratsaldean Reina Aretoan,
Hordago ardoa lelopean, Korrika Kulturalaren barruan. Mikel Garaizabal enologoak gidatuko dastaketa, eta zuzeneko musika, margolariak, antzerkia eta bideoak uztartuko dituzte. Ekitaldia 19:19an hasiko dela jakinarazi dute, eta sarrerak sei euro balio ditu. Xenpelar AEK euskaltegian eros daitezke.