Arantza Gonzalez eta Xabier Pombo pairatzen ari diren jazarpena salatu dute eta bide baketsuak erabili eta zentzuz jokatzeko deia egin dute
Ezker Anitzeko Nacho Madorran, Isabel Salud, Arantza Gonzalez eta Fernando Escobar
San Pedro eta Trintxerpen hondakinak biltzeko atez ateko sistema ezarriz geroztik – udal gobernu taldearen erabakia babestu du Ezker Anitzak– asko izan dira alderdiko Xabier Pombok eta haren emazte Arantza Gonzalezek jasan behar izan dituzten “irainak eta kalumniak” eta horren salaketa publikoa egitera irten dira gaur Ezker Anitzako hainbat kide, alderdiko koordinatzaile Isabel Salud buru zutela. “Gure militantziaren eta kargu publikoen lana babestera etorri gara” adierazi du Saludek “erabat onartezina iruditzen zaigulako, era koldar eta anonimoan jendea mehatxatzea, eta iraintzea”, gaineratu du.
Saludek nabarmendu duenez beren kargu publikoek “era kolektiboan hartutako erabakien defentsa” baino ez dira egiten ari, eta “eztabaidaren beldur ez direla” gaineratu du, beti ere “hitzan oinarritutako eztabaida” izatekotan. Zentzu horretan, hitz egiteko prest daudela gaineratu du Saludek, baita “autokritika egiteko prest” ere, baina “bide baketsuak erabiltzeko eta zentzuz jokatzeko deia” egin du: “Desadostasunak ez dira biolentziarekin defendatzen, eztabaidarekin eta arrazoiarekin baizik”.
Azkenik, enfrentamendua sustatzen ari direnei hausnartzeko eskatu die, eta politikan “gehiengoek, ahotsak eta botoek” duten balorea onartzeko eskatu diete.