Inauterietan egindako batukada
Deialdi berezia egin du Oarsoirriak-ek datorren ostiralerako. Horrela, “ideien festa” antolatu dute, eta haur zein helduak gonbidatu dituzte udalerrian egin daitezkeen aisi ekintzak antolatzera. Merkatuzarren bilduko dira, 18:00etatik aurrera, eta parte hartzeko deia luzatu dute, proiektua bizirik mantentze aldera.
Orain arte, besteak beste, honako ekitaldi hauek egin dituzte: herri batukada, familiek landutako baratzeak edo madalenetako egitarauan haurrek proposatutako hainbat ekintza sartzea. Horrelakoak egiten jarraitu ahal izateko beharrezkoa ikusten dute ostiraleko bileran haur eta gurasoek parte hartzea.