Jai Batzordeak bigarren bilera antolatu du ostiralerako
Larunbatean gazteen batzordea bilduko da
Aurten ere, Errenteriako Udalak jai herrikoi eta parte hartzaileak sustatu nahi ditu, eta prestaketan parte hartzeko interesa duten talde edo norbanakoei dei egin diete etziko bileran ager daitezen. Madalenak prestatzeko bigarren bilera 19:00etan hasiko da, Merkatuzarren.
Iazko gazteen egitarauaren balantze positiboa egin zuten aurreko bileran, eta aurten ere eratzea proposatu dute. Horrela, 12 eta 16 urte arteko gazteek osatuko duten jai batzordearen lehenengo bilera egingo dute larunbatean, 16:30etik aurrera, toki berean.