Martxoaren 8ari begira, Errenteriako Udalak aho batez onartu du adierazpen instituzionala. Bertan, emakumeak gaur egun oraindik ere pairatzen duen egoera sozioekonomikoa salatu dute, baita indarkeria matxista ere. Gainera, PPk aurrera atera nahi zuen abortuaren “kontraerreforma” kritikatu dute. Hiru konpromiso hartu dituzte:
- Errenteria-Orereta biolentziarik gabeko bizitza izateko bitartekoak jartzea.
- Emakume elkarte eta mugimendu feministarekin bultzatzea.
- Herriko emakumeek bizitzea merezi duten baldintzak izateko politikak garatzea.
Adierazpen instituzional osoa,
hemen irakur daiteke.