Atzo aurkeztu zuten azken diskoa,
Izarretan zehar izenburukoa, Donostiako Parte Zaharreko udal liburutegian. Bederatzi kanta bildu dituzte, guztiak dantzarako eta dibertitzeko gonbitea eginez. Aurreko diskoan bezala, honetan ere, pop erritmoak dira nagusi. Azaldu dutenez, “abiadura jaitsi” egin dute, “melodiei garrantzia handia” eman diete, eta “detaileak asko zaindu” dituzte, “bai gitarretan eta bai elektronika eta programazioetan ere”.
Anai Arrebak taldeak hilaren 13an egingo du diskoa aurkezteko lehen kontzertua,
Donostiako Daba Daban.