Ainhoa Palomok Agustina Otaolari buruz idatzi du, eta Ander Oiarbidek Ixiar Busselo txistulariari buruz
Itxaro Borda eta Itsaso Gutierrez
Larunbatean banatu zituzten Mariasun Landa Sarien bosgarren ekitaldiko garaikurrak. Txost pilota elkarteko Ainhoa Palomo Zabalak jaso zuen Emakumezkoen Begirada saria, eta Ander Oiarbide Ruiz de Azuak Emakumezkoei Begirada.
Ekitaldia Itxaro Borda idazleak eta Itsaso Gutierrez gitarristak ireki zuten. Palomok
Agustina erraketista, bizitza frontoiari emana lanarekin eskuratu du sari nagusia. Agustina Otaola Zapiain raketista errenteriarraren ibilbidea aztertu du. Hamabost urterekin hasi zen raketista profesional izaten, eta 41 urtera arte luzatu zuen bere kirol bizitza. Ekitaldian izan zen Otaola bera, eta omenalditxoa jaso zuen.
Saritu zuten beste lanak, Oiarbiderenak, Ixiar Busselo txistularia du ardatz. Txistuak emakumearen izena hartu zuenekoa lanak jaso zuen idatzi onenaren saria. Berak ere lore sorta jaso zuen.
Idazlan sarituez gain, beste bi emakume omendu zituzten. Alde batetik, Avelina Jauregi zinegotzi sozialista ohia. Udalbatzako emakume bakarra izan zen hainbat urtez, eta hamarkada batez baino gehiagoz Ongizate Saila zuzendu zuen. Aipamen berezia jaso zuen, baita ere, Maria Pilar Gimenezek. 36ko gerra pairatu zuen, Belgikan erbesteratu zen, eta itzuleran emakumeen elkarteak sustatzen aritu zen, Alabergan batez ere.
Bederatzi lan aurkeztu dituzte aurtengo ekitaldirako, sei emakumeek eta beste hiruak gizonek. Erdia baino gehiago euskaraz izan dira.
[nggallery id=13]