Ostiralean hasita maiatzaren 17a arte hamaika ekimen antolatu ditu Tomas Garbizu Musika Eskolak
Lesoinu
Lesoinu, Aste Pedagogiko Musikala, hasiko da ostiralean eta urtero bezala musikaz gozatzeko aukera izango da Lezoko areto eta baita kaleetan ere. Xanti Espina, musika eskolako zuzendariak eta Mikel Arruti Kultura eta Euskara zinegotziak aurkeztu dute gaur Lesoinuren hogeita bederatzigarren aldia. Harro eta pozik aurkeztu gainera, “musika zikloak duen izaera pedagogikoagatik eta musikazale guztiei zuzenduriko ekimena delako”.
Egitarau oparoa prestatu dute maiatzaren 17a bitartean eta baita anitza ere, “askotariko ikuspegitatik musika bizi duten guztiei zuzendutako zikloa delako”, esan du Arrutik. Musika eta pedagogiaren arteko fusioaz aritu da berriz, Espina, aurten ere hori izango delako egitasmoaren ardatza: “Musikari esanahi pedagogikoa eman eta herritar guztiek, bereziki musika eskolako ikasleek, disziplina eta ikuspegi ezberdinetako musika ekimenez gozatzeko aukera izatea da Lesoinuren helburu nagusia”.
Francesc Pugesen saioak
Donostiako Musika eta Dantza Eskolako Big Band taldeak emango dio hasiera aste pedagogikoari. Beste gonbidatu bereziak ere izango dituzte, Zaragozako Schola Polifónica y Camerata La Paz abesbatza hain zuzen ere. Lehen aldiz izango da Lesoinun gainera, Fracesc Puges Suarez musika irakasle kataluniarra. Bi saio egingo ditu Puigek, irakasleentzat bata eta ikasleentzat bestea. Martxoko programazioa amaitzeko ebrriz, Errenteria Musikaleko Orkestrak kontzertua emango du.