Korrikaren murala
Bederatzi egun falta dira Korrika Urepeletik (Nafarroa Beherea) abiatzeko, eta dagoeneko presentzia hartzen ari da herriko kaleetan. Horrela, Morrongileta kalearen bukaeran aurtengo logo eta leloarekin mural bat margotu dute. Bestalde, mintzodromoa egingo dute larunbatean, Koldo Mitxelena ikastexearen Biteri eraikinean. 11:19etatik aurrera (hemeretzi, Korrikaren aurtengo ekitaldia bezala).