Iritzia: Duintasun Martxara bidean, bigarren eguna
Euskal zutabea Madrilera iristen ari da
‘Korrespontsala’ kideak, Madrilera egiten ari diren Duintasun Martxaren Euskal Herriko Zutabe Internazionalistak gaur egin duenaren berri eman du. Honakoa da kronika:
“EUSKAL ZUTABE INTERNAZIONALISTAREN PARTEA (II).
Martxoak 19.
Euskal Zutabe Internazionalista elkartu da Espainiako hainbat lurraldeetako lagunekin (Errioxa, Santander, Burgos…) eta denera 300 bat duinez osatutako batzarra egin dute. Martxaren logistikari buruzko oharrak, duintasunaren martxaren beste zutabeen berri eman eta, bide batez, euskal brigadistek WERT legearen aurka Euskal Herrian egin den ikasleen grebaren berri zabaldu dute eta txaloen artean jaso da berria. Nonbait brigadista musikari bat badago, eta, ikasleen grebaren kanta bat kantatu eta ondoren itzuli du. Hauxe da kanta: “hemen gaude –hemen gaude–, ikasleok –ikasleok—ez gaituzte ixilduko. WERT legea pikutarara ta/euskal hezkuntza alaia”.
Goizeko martxa, entrenamentu gisa, datozen egunetakoa baino motzagoa izan da. Torrelagunara iritsi dira eta harrera egitera atera zaio herriko jende askoren artean Aramaion jaiotako Jaio laguna. Bertakoek prestaturiko bazkaria goxo goxo jan. Eta ondoren musika eta dantza saioa bixi-bixia. Gero ekonomiari, osasungintzari, sare solidarioei buruzko gogoetak eta esperientziak kontatu dira. Madrideko Somosierra iparraldean dagoen egoera azaldu dute bertakoek eta zer antolakuntza moduak duten, nolakoak diren bertako udaletan indar erlazioak, zer nolako esperantzak datozen hauteskunde sortari begira…
Euskal Zutabeak Euskal Herriko karta sozialaren berri eman du. Kartan bertan euskarari buruz esaten dena irakurri eta komentatu da. Bide batez, Euskal Zutabeak koru ederra osatuz eta Korrikaren hasieraren berri eman ondoren, hasi da kantatzen: “Adiskide bat bazen, orotan bihotz bera….”. Gogoeta eta esperientzia saioa jarraitu du eta hara non “La Tuerca” telebista espainiar engaiatuan (Ez TVE, ez la Cuarta, ez la Sexta, ez la otra… inork ere ez), bainan “La Tuercan” bai, minutu batzutan ikusi ahal izan da Urepelen hasitako Korrika. Afariko solasaldian galderak eten gabe, eztabaidak, ilusioa…
Korresponsala”.