2014an jaiotako oiartzuarrei “ongi etorri” esan die herriak

Atsolorraren ohitura berreskuratu zuten igandean, udaletxean egindako ekitaldian
Atsolorrean izan zirenak, udaletxean

Atsolorrean izan zirenak, udaletxean

2014ean jaiotako 99 oiartzuarrei “ongi etorri” esan zien herriak igande eguerdian. Atsolorra erritua egin zuten, haurrei ongietorria emateko euskal erritua, baina garaira egokitua. Ez ziren bertan 99 haurrak eta haien guraso nahiz hurbilekoak izan, baina ekitaldian egon zirenek gogoz jaso zituzten bertan zeudenen txaloak eta hitz ederrak. Guraso talde batek, udalaren laguntzarekin, antolatutako ekitaldia izan zen.

23-24 haur jaioberri eta haien familiak bildu ziren areto nagusian. Lehenik, lau haur kanta abestu zituzten bertan izan zirenek, eta ondoren Miren Irigoien zinegotziak atsolorraren gaineko azalpenak eman zituen.

Ondoren komunitateak jaioberriei ongietorria egiteko, bertan zeuden jaioberrien izen-abizenak banan-banan esan zituzten, eta horiek arbel batean jarri. Bertsoak, txalapartak eta jakiek ere izan zuten tartea atsolorrean.

Antolatzaileak oso gustura gelditu ziren goizak emandakoarekin. 2016an, 2015ean jaiotakoei ongietorria egiteko prest azaldu ziren.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend