Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren harira lantzen ari diren antzezlana jende aurrean aurkeztuko dute TOPOko kideek, entsegu orokorrean
Pasaiako antzerki tailerreko kideak, lantzen ari diren azken antzezlanean
Ostiralean ospatuko da mundu osoan Antzerkiaren Nazioarteko Eguna, eta ospakizunaren atarian, Pasaiako TOPO antzerki tailerrak herritarrak gonbidatu ditu antzokira. Ostiralean eta larunbatean, lantzen ari diren antzezlanaren entsegu orokorrak egingo dituzte, eta ateak zabalik egiteko prest azaldu dira, nahi duen orok ikusteko aukera izan dezan.
Viento en las ramas del Sasafrás edo
Los Rockefeller al Far West iraupen luzeko obraren egokitzapena egin dute antzerki tailerreko kideek, eta bi ataleko telesaio txiki baten gisan aurkezteko asmoa dute.
Sarrera doan izango dela iragarri dute antolatzaileek, baina kapela pasatuko dutela ohartaraziz. Emanaldiak 20:30ean izango dira, bi egunetan, San Pedroko udal aretoan.