Oiartzungo udalbatzar bat
Legealdiko azkenetako udalbatzarra egingo dute bihar (asteazkena, hilak 25), 19:00etan hasita udaletxean. Hamalau puntuko gai zerrenda dute aztertzeko zinegotziek.
Horien artean deigarriena da Oiartzungo Plan Orokorra eta horren Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa behin betiko onartzera eramango duela gobernu taldeak. Horrekin lotuta, hurrengo puntuan, plan orokor horri buruz URA agentziak eta erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak emandako ebazpenen inguruan, Ingurumen eta Lurralde Antolaketarako sailburuari idatzia bidaltzeko proposamena landuko dute.
Beste gaiak txikiagoak dira. Horien artean dago iazko aurrekontuen likidazioen berri ematea.