Errenteria Irabaziz-ek bere hautagaitzaren aurkezpena egingo du larunbatean,
pasa den astean zerrendaburua aurkeztu ondoren. Niessen kulturgunean izango da, 18:00etatik aurrera. Ordubete inguru iraungo du ekitaldiak, eta “sorpresa” izango den musikarentzako tartea izango du, zati politikoaz gain.
Errenteria Irabaziz-en hautagaiak
Programa politikoaren ardatzak azalduko dituzte, hiru kolorerekin identifikatzen dituztenak: gorria (berdintasuna eta justizia soziala), berdea (ekologia eta ingurumenaren defentsa) eta morea (gardentasuna, parte hartzea eta udal politika eredu berria). Puntu bakoitza hautagaiek jorratuko dute, eta Ion Collar alkategaiak itxiko du zati politikoa.
Horrez gain, apirilaren 1ean sinadurak biltzen hasiko direla gogorarazi dute.