Lanbideren bulegoa Errenteria-Oreretan
Martxoaren 31n Lanbideko bulegoetan izena emanda Oarsoaldean erroldatuta dauden 5.228 pertsona zeuden. Otsaileko azken egunean 5.246 zeudela kontuan izanda, hilabetean 18 pertsonatan jaitsi da langabeen kopurua Pasaia, Lezo, Errenteria-Orereta eta Oiartzunen, hau da, %0,34.
Iazko martxoaren bukaerako datuekin alderatuta, datua hobea da. Izan ere, 2014ko lehen hiruhilekoaren bukaeran 5.603 herritar zeuden lanik gabe Oarsoaldean, egungo 5.228en aldean: urtebetean 375 pertsonatan jaitsi da langabeen kopurua, %6,6.
Gipuzkoan, langabezia gehien duen hirugarren eskualdea da Oarsoaldea, %14,78ko tasarekin. Langabezia tasa handiagoa Bidasoan (%16,2) eta Debabarrenan (%15) dute. Gipuzkoako tasa orokorra %13,39koa da, 46.844 langaberekin.