Gipuzkoako Foru Aldundiak bideratuta, gaur izango da lehenengo tailerra; eskualde ikuspegia duten proiektuak gauzatzeko bideratuko da diru kopuru hori.
Internet bidez ere egin daitezke proposamenak
Gipuzkoako Foru Aldundiak bideratuta, Oarsoaldean 500.000 euro zertan inbertitu erabakitzea herritarrek proposatuko dute eta horretarako bi tailer egingo dira Oiartzunen; lehenengoa gaur, ostirala, Elorsoro kiroldegian, 18:00etan. Beste tailerra hilaren 25ean (larunbata) izango da, Manuel Lekuona bibliotekan, 11:00etan.
Tailerretara ezin dutenek joan ere badute beste modu bat euren proposamenak helarazteko: hilaren 30a bitarte bost tokitan buzoiak egongo dira; hala nola, udaletxean, kiroldegian, anbulatorioan, Iturriozko dorretxean eta Altzibarko eskoletan.
Internet bidez ere egin daitezke.
Proposamen horiek jaso eta aldundiko teknikariek bideragarritasun tekniko, juridiko eta eskumenen balorazioa egingo dute. Gerora, beste bi tailer egingo dira irailean 2016ko aurrekontutan txertatuko diren proiektuak onartzeko.