Errenteria Irabaziz-ek 828 babes aurkeztu ditu
Errenteria Irabaziz hautesle elkargoak lortu ditu aurkezteko behar zituen 500 sinadurak. Are gehiago, gaur goizean 828 sinadura aurkeztu dituzte udaletxean. Epea astelehenean bukatuko da, baina gaur aurkeztu nahi izan dituzte sinadurak.
Babesa eman dieten bizilagunei “bihotzez” eskertu diete euren laguntza. “Guzti hauen artean badira gure aukera bozkatuko dutenak”, adierazi dute Irabaziz-ek, “baina baita ere badira beste aukera batzuk bozkatuko dituztenak”. Horrela, adierazi dutenez, hautesle elkarteek dituzten “oztopo legalak babes hauekin gainditzea lortu dugu”. Bide batez, etorkizunean baldintza horiek kentzea espero dute, Errenteria-Orereta bezalako herri batean 500 sinadura lortzea “batere erraza ez delako”.