Lizeoak antolatutako eskola trukean iritsi dira, eta ikastolako ikasleen etxeetan hartu dute ostatu
Herbehereetako 24 ikasle eta bi irakasle daude atzodanik Pasaian, Lizeoak, urtero, Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutuarekin elkarlanean antolatutako eskola trukearen. Eskola trukea antolatzen duten 11. aldia da aurtengoa.
Ostegunera arte egongo dira ikasle atzerritarrak Pasaian, eta, ohi bezala, proiektuan parte hartzen duten Batxilergoko lizeoko ikasleen etxeetan hartuko dute ostatu. Era honetara, Lizeoko ikasleek otsailean hara egindako bisita itzuliko diete orain herbeheretarrek.
Ikasle holandarrek, Donostia, Bilbo, Olite eta Iruñea bisitatuko dituzte eta Euskal Herriko kulturari eta ohiturei buruzko eskolak eta saioak jasoko dituzte.
Eskola trukearen une gorena, berriz, asteazken arratsaldean izango da,
Cultural evening izeneko emanaldian. Ikasle herbeheretarrek beren herrian oinarrituriko kultur ikuskizuna egingo dute ikasle eta guraseon aurrean, otsailean hemengoek han egin antzera. Biharamunean, berriz, etxera itzuliko dira ikasle nederlandarrak.