Lau Haizetararen egoitza
Aisialdi esparruan sor daitezkeen beharrak asetu asmoz lan poltsa osatzeko prozesua zabaldu du Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak. Interesdunek curriculuma bidali beharko dute topagunearen
posta elektronikora maiatzaren 15a baino lehen. Errenteria-Oreretakoa edo Oarsoaldea eskualdekoa izatea kontuan hartuko dute eta baita haur eta gazteekin eskarmentua izatea.Lan poltsa osatzeko prozesuan elkarrizketa eta proba egingo ditu Lau Haizetarak baldintzak betetzen dituztenekin.