10:00etan hasiko da emanaldia eta egun guztian zehar dantzaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Tximeleta taldea
Larunbat honetan, hilak 25, Tximeleta Topaketa izango da Elorsoro kiroldegian. 10:00etan hasi eta 18:00ak arte dantzaz gozatzeko aukera izango da.
Emanaldian hainbat herritako neska-mutilak arituko dira. Oiartzun, Astigarraga, Lezo, Pasai Donibane, Usurbil eta Donostiako ikastetxeetako ikasleak bilduko dira kiroldegian. Egun osoz gimnastika erritmikoa ikusteko aukera edukiko dute bertaratzen direnek.