Iosu Mitxelena, ganorabakoena
Basauriko Kultur Etxearen Ganorabako 2015 Komiki Lehiaketan sari bat eman diote, euskaraz aurkeztutako lan onena egin du Mitxelenak.
Iosu Mitxelena komikigile oiartzuarrari Basauriko Kultur Etxearen Ganorabako 2015 Komiki Lehiaketan sari bat eman diote, euskaraz aurkeztutako lan onena egin du Mitxelenak.
Orain hamar urte egindako komikia da saritu dutena; beste lehiaketa batera bidali zuen baina ez zuen saririk jaso. Oraingo honetan hobekuntza batzuk egin ditu eta saria eman diote. Komikian Mitxelenaren bi ilobak eta ama ageri dira eta eurei ere egokitu zaie saria, “noizbait komikiak saririk jasotzen bazuen % zerbait emango niela hitz eman nien irudi eskubide gisa nolabait esateko; larunbat honetan bazkaltzera gonbidatu ditut”, Mitxelenak kontatu duenez.
Lotura
honetan ikus daiteke komiki sariduna.